Nazioarteko jarduera
“Tesalonikako Foroa” izenekoan parte hartzen dugu. Foro hori Europako Batzordearen ekimenez sortu zuen, 2014ko ekainean, ondorengo helburu hauekin:
· Aireportuen sektorean parte hartzen duten eragile guztien artean esperientziak eta jardunbide egokiagoak trukatzea.
· Aireportuen Tasen inguruko Zuzentarauaren aplikazio praktikoa, estatu kide desberdinen ordenamendu juridikoetarako transposizioa aplikatzeko zailtasunak identifikatzeko.
· Aireportuetako tasak ezartzeko printzipioen inguruko baterako gogoeta egitea, kostuen (kapital kostua, bereziki) estimazioaren gaineko irizpideak eta jardunbide egokiagoak partekatzeko, bai eta zirkulazioaren estimazioa egiteko ereduak, pizgarri-eskemak eta kalitate-adierazleak ere.
· Aireportuetako Tasen Zuzentarauaren Ikuskatzea.
Behin Foroa sortu ondoren eta parte-hartzaileen akordioarekin, bi lan-talde1 sortzea erabaki zen, gehiengoarentzako interes berezia zuten alderdietan fokalizatuta:
1. Aireportuaren kudeatzailearen eta hegazkin-konpainien ordezkarien arteko gardentasun eta kontsulta-prozedura
2. Kapital-kostua (WACC).
Bi taldeetan parte hartzen dugu eta kapital-kostuaren taldeko buru gara.
1 Ondorengo estatu kide hauek hartzen dute parte lan-taldeetan Europako Batzordearekin batera: Austria, Alemania, Italia, Herbehereak, Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Suedia, Danimarka eta Espainia.
Recomendaciones sobre consulta y transparencia
PDF, 5 págs. 298Kb