Gatazken konponketa
Trenbide-enpresek guregana jo dezakete, trenbide-azpiegituren kudeatzaileek edo zerbitzuaren ustiatzaileek ezarritako sarbide-baldintzekin ados ez badaude. Bereziki eta ADIFi eta Abiadura Handiko ADIFi dagokionez, ondorengo gatazka hauek konpontzen ditugu:
· Sarearen inguruko Aitorpenaren edukiaren eta aplikazioaren ingurukoak
· Gaitasuna esleitzeko prozeduren eta horien emaitzen ingurukoak
· Trenbide-kanonen eta tarifen, zenbatekoaren, egituraren edo aplikazioaren ingurukoak
· Azpiegituretarako edo horiekin lotutako zerbitzuetarako sarbidearen inguruko edozein diskriminazioren ingurukoak
· Zerbitzu-emateak trenbide-korridoreetan
Trenbide-enpresek trenbide-zerbitzuen instalazioen ustiatzaileekin dituzten harremanen inguruan plantea ditzaketen erreklamazioak ere konpontzen ebazten ditugu. Bereziki, azpiegitura horietarako sarbideari uko egitearekin lotutako desadostasunen ingurukoak eta zerbitzu osagarriak zein laguntza-zerbitzuak ematearen ingurukoak, ez-diskriminazio printzipioa urratu dela ulertu bada.