Edukien kontrola

Adingabeak

Adingabeen babesari dagokionez, adingabeen eskubideak egikaritzeko betebeharrak betetzea kontrolatzeko funtzioa dugu.

Adingabeen eskubideak

Adingabeen babesari dagokionez, adingabeen eskubideak egikaritzeko betebeharrak betetzea kontrolatzeko funtzioa dugu.

Nolanahi ere, debekatuta dago delitu-ekintzen edo euren tutoretza edo filiazioa eztabaidatzen duten emisioen testuinguruan adingabeen izena, irudia edo euren nortasuna ezagutzera eman dezaketen datuak zabaltzea.

Babestu beharreko eduki eta ordutegiak

Ikus-entzunezko produktu guztiek adinaren araberako kalifikazioa eduki behar dute.

Debekatuta dago adingabeen garapen fisiko, mental edo morala nabarmen kaltetu dezaketen ikus-entzunezko edukiak emititzea eta, bereziki, eszena pornografikoak edo funtsik gabeko indarkeria erakusten dutenak dituzten saioak.

Irekian eskaintzen den telebistarako, ordutegi babestua izango da 06:00etatik 22:00etara artekoa, eta, ordutegi horretan ezingo dira emititu adingabeen garapen fisiko, mental edo moralerako kaltegarriak diren edukiak, alegia, 18 urtetik beherakoentzat egokiak ez direnak. Eduki horiek ordutegi babestu horretatik kanpo emititu ahalko dira, aurretik abisu akustiko eta bisual batekin, betiere.

Halaber, irekian eskainiko den telebistarako, babes indartuko hiru ordutegi egongo dira eta, ordutegi horietan, ezingo da emititu 12 urtetik beherakoentzat egokiak ez diren edukiak:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 09:0etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Larunbat, igande eta estatu mailako jaiegunetan: 09:00etatik 12:00etara.

Ausako joko eta apustuen programak 01:00etatik 05:00etara bakarrik emititu daitezke. .

Esoterismoarekin eta parazientziekin lotutakoak, 22:00etatik 07:00etara bakarrik emititu daitezke.

Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzua programa-katalogo baten bidez egiten bada, berriz, katalogo bereiziak egin beharko dituzte zerbitzu horiek eskaintzen dituztenek, adingabeen garapen fisiko, mental edo morala nabarmen kaltetu dezaketen edukiei dagokienez.

Komunikazio komertzialak

Adingabea babesteko ordutegian, ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzua eskaintzen dutenek ezingo dute gorputzaren gorazarrea sustatu eta norberaren irudia baztertzen duten komunikazio komertzialik ezarri, argaltzeko produktuenak, eta ebakuntza kirurgiko edo tratamendu estetikoenak, besteak beste, alegia, fisikoagatik edo pisu zein estetika arrazoiengatik gizarte-gutxiespena bultzatzen dutenak.

Komunikazio komertzialek ez diete kalte moral edo fisikorik eragingo adingabeei.

Adingabekoen babesaren inguruko errekerimendu edo arau-urratzeen gaineko ebazpenak errekerimendu edo zehapen-ebazpenen inguruko ataletan daude.

Azken ebazpenak

Ikus-entzunezkoen esparruko publizitate edukien kontrol-espedienteen ebazpen guztiak

Publizitatea

Publizitateari dagokionez, ikus-entzunezko komunikazio komertzialak egiteko eskubidearen egikaritzearen gaineko betebeharrak, debekuak eta mugak betetzea kontrolatzen dugu, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legeak ezarritakoaren arabera.

Alde horretatik, hauek dira publizitatearen gaineko kontrolak:

  •  Legez kanpoko publizitatea eta debekatutako publizitatea ikuskatzen ditugu, eta arreta berezia jartzen dugu publizitate estalia zaintzen.
  • Babesak eta produktuaren kokapenak egokiak direla ikuskatzen dugu.
  • Autopromozioaren gehieneko mugak (5 minutu erlojuko ordu bakoitzeko) eta iragarki zein tele-salmentenak (12 minutu erlojuko ordu bakoitzeko) kontrolatzen ditugu, Legeak azken zenbaketa horretan ezarritako salbuespenak aintzat hartuta.
  • Hainbat programatan -telebistarako pelikuletan, film luzeetan, informatiboetan, haurrentzako programetan edo kirol emanaldietan, besteak beste- publizitaterako onartutako etenaldien kopurua zaintzen dugu.
  • Publizitatearen eta programazioaren arteko identifikazio eta bereizketa printzipioa kontrolatzen dugu, bai eta publizitate-iragarkiek iragarki horiek eskaintzen dituzten programen integritatea errespetatzea ere.
  •  Zerbitzu publikoko edo ongintzako iragarkien ez-publizitate izaeraren inguruan ebazten dugu, interesdunek aurrez eskatuta (publizitatearen zenbaketatik salbuetsita).
     

Publizitatearen inguruko errekerimendu edo arau-urratzeen gaineko ebazpenak errekerimendu edo zehapen-ebazpenen inguruko ataletan daude.

Azken ebazpenak

Últimas 10 resoluciones de expedientes de publicidad en el ámbito audiovisual
Número Asunto Fecha de resolución Tipo publicidad
EC/DTSA/004/23 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por la Confederación Aspace en relación con la campaña “Día mundial de la parálisis cerebral”. 20 Uzt 2023
EC/DTSA/003/23 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por la ASOCIACIÓN DUAL en relación con la campaña “Este verano hazte un sin”. 13 Uzt 2023
EC/DTSA/002/23 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por la Fundación FAD juventud en relación con la campaña “Puertas”. 08 Eka 2023
EC/DTSA/001/23 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por FUNDACION OXFAM INTERMON FUNDACION PRIVAD en relación con la campaña “La igualdad es el futuro”. 16 Mar 2023
EC/DTSA/044/22 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por la FUNDACIO PRIVADA AMICS DE LA GENT GRAN en relación con la campaña “ESTA NAVIDAD ¿Cuál es tu deseo?”. 15 Abe 2022
EC/DTSA/043/22 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por la Fundación Unicef-Comité Español en relación con la campaña “Hazte socio. 24 Aza 2022
EC/DTSA/042/22 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por la CONFEDERACION ESPAÑOLA DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD FÍSICA Y ORGÁNICA -COCEMFE- en relación con la campaña “Invisibles”. 13 Urr 2022
EC/DTSA/032/20 07 Urr 2022
EC/DTSA/041/22 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por COOPERACIÓN INTERNACIONAL en relación con la campaña “Comprometerte no te ata”. 29 Ira 2022
EC/DTSA/039/22 Acuerdo por el que se archiva la solicitud de exención de cómputo publicitario presentada por Médicos sin Fronteras -MSFE- en relación a las campañas “Herencia” y “Más fuerte que las bombas”. 29 Ira 2022

Todas las resoluciones de expedientes de control de contenidos de publicidad en el ámbito audiovisual

Irisgarritasuna
 

Ikusteko edo entzuteko desgaitasuna duten pertsonek aukera teknologikoen arabera ikus-entzunezkoetara iristeko duten eskubide unibertsala bermatzen dute arauek. Hainbat bide erabil daitezke horretarako: azpidatziak, keinu hizkuntza eta edukien audio-deskribapena. Hori guztia, zerbitzuaren kalitatea eta hartzaileen asebetetzea bermatzeko.

Horretarako, Ikus-entzunezkoen Komunikaziori buruzko Legeak azpidatzitako programen gutxieneko ehuneko batzuk ezartzen ditu, bai eta astean zehar keinu hizkuntzan eta audio-deskribapen bidez eskaini beharreko ordu kopuru bat ere.

Betebehar horiek telebistan irekian eskaintzen diren eta estatu edo erkidego mailako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetan aplikatzen dira.

MLBNk estatuan betebehar horiek betetzea kontrolatzen dugu.

IREKIKO KATE PRIBATUAK

  • Azpidatzita: 75%
  • Audio-deskribapena: 2 ordu astean
  • Keinu hizkuntza: 2 ordu astean

ZERBITZU PUBLIKOKO KATEAK

  • Azpidatzita: 90%
  • Audio-deskribapena: 10 ordu astean
  • Keinu hizkuntza de signos: 10 ordu astean