Listen

Ikus-entzunezko Komunikazio-zerbitzuak gainbegiratzeko Agintaritza-taldea

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren bigarren xedapen gehigarriak  Ikus-entzunezko Komunikazio-zerbitzuak gainbegiratzeko Agintaritza-taldea sortu du, lankidetza-organo gisa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 145. artikuluaren arabera.

Osaketa

Taldea ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen gainbegiratzeaz arduratzen diren estatu-mailako eta autonomia-erkidegoetako agintaritza independenteen ordezkariek osatzen dute, edo, halako agintaritzarik edo erakunderik ez dagoen kasuetan, beren prozeduren bidez hautatutako beste ordezkariek beteko dute.

Espainian lau agintaritza independente daude ikus-entzunezkoen arloan:

Taldearen burua CNMC da. Gainera, txandakako bi presidenteorde ditu: bat  erkidego-eremuko gainbegiratze-agintaritza independenteetako bati dagokio  (2025ean, CAC), eta bestea ikus-entzunezko arloan agintaritza independenterik ez duten autonomia-erkidegoetako ordezkariei dagokio (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria).

2025eko urtarrilaren 13ko Osoko Bilkuran taldeak bere araudia onartu zuen. 

Erregelamendua

Lantaldeak

Ikus-entzunezko Komunikazio-zerbitzuak gainbegiratzeko Agintaritza-taldearen Osoko Bilkurak honako lantalde hauek sortzea erabaki du, informazioa trukatzeko eta jardunbide egokienak lantzeko, honako arlo hauetan::

Obra europarra

Talde honek, CACVk zuzenduta, helburu hauek ditu:

  • Esperientzia eta jardunbide egokien trukea obra europarraren betebeharrak gainbegiratzeko, bai nazio-mailan, baita nazioartean ere.
  • CNMCk autonomia-erkidegoen informazio-bilketa erraztea, urteko txostenak egiteko.
     

Alfabetatze mediatikoa

CAA buru duen talde honek helburu hauek ditu:

  • Esperientziak eta jardunbide egokien trukea alfabetatze mediatikoko jarduerei buruzko informazioa biltzeko, bai nazio mailan, baita nazioartean ere.
  • CNMCk autonomia erkidegoen informazio-bilketa erraztea, Europako Batzordeari igorri beharreko txostenak egiteko.

Ikus-entzunezko online-zerbitzuak 

CNMC buru duen talde honek helburu hauek ditu:

  • Esperientzia eta jardunbide egokien trukea online eragileak gainbegiratzeko, bai nazio-mailan, baita  nazioartean ere
  • Estatuko edo autonomia-erkidegoko zerbitzua emateko eremuak mugatzeari buruzko iritziak trukatzea.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorraren bosgarren xedapen gehigarriko lantaldea

CAC buru duen talde honek helburu hauek ditu:

  • Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren bosgarren xedapen gehigarrian autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak sustatzeari buruz ezarritakoa jorratzea eta garatzea.

Bilkurak


 

¿Te ha sido útil esta información?